Notícia

El Correo (Espanha) online

Ikerketa esanguratsu batek Parkinsonak heste florarekin zerikusia duela mahaigaineratu du (37 notícias)

Publicado em 26 de abril de 2022

Ikerketa esanguratsu batek Parkinsonak heste florarekin erlazio estua aurkezten omen duela mahaigaineratu du. Science eta Scientific Reports aldizkarian plazaratu duten azterketak adierazten duenez, Parkinson gaixotasuna disbiosi batek eragin dezake neurri batean, hau da, hesteetako bakterio patogenoen eta onuragarrien arteko desoreka batek, hain zuzen ere.

Parkinsona askotan berandu diagnostikatzen da, eta, azterketa honen esanetan, lehenago sor daiteke nerbio-sistema enterikoan, Matheus de Castro Fonseca Kaliforniako Institutu Teknologikoko (Caltecheko) ikertzaileak eta azterketa nobedoso honen egileak nabarmentzen duenez. Fonsecak mahaigaineratu duenez, faktore giltzarria izan daiteke Parkinsona eta heste flora erlazionatzea, alegia.

Parkinson gaixotasuna nerbio-sistema zentralaren neuroendekapenezko gaixotasuna da. Ezin da sendatu, gaixotasunaren ondorioak arindu daitezkelarik sendagaien bitartez, baita neurokirugiaren bidez ere, denborak aurrera egin ahala gero eta progresiboa izan ohi delarik.

Parkinsonaren atzean hainbat faktore daudela diote adituek, hala nola, genetika, metabolismoa, apoptosia, zelulen oxidazioa, ingurugiroko toxikoak edota antzinako burmuineko mikrotraumatismoak. Era berean, honakoengatik antzeman ohi da gaxiotasun hauxe, hala nola, dardarak atsedenean, zurruntasun muskularra, nahitako mugimenduen gutxipena (hipokinesia), aurpegi espresioaren eza, hiperaktibitate kolinergikoa (sialorrea) edota asaldura kognitiboak.